Euskadiko jatetxe, kafetegi eta tabernen % 12,84 oso digitalizatuta dago, BCC Innovationek, Basque Culinary Centerreko Gastronomiako Zentro Teknologikoak, eta Delectatechek —Adimen Artifizialean eta food service sektoreari buruzko datu digitalen erauzketa eta tratamendu masiboan espezializatutako startup-a— egindako doako lehen txosten masiboaren arabera.
Euskal Autonomia Erkidegoko 10.681 establezimendu baino gehiagoren digitalizazio-maila neurtu dute, Delectatech-en adimen artifizialeko motorrari esker. Tresna horrek iturri publikoetatik datuak atera eta prozesatu egiten ditu. Datu horiek, ostalaritza-sektorearen errolda osoaren (kafetegiak, tabernak, jatetxeak eta kopak hartzeko tabernak) lagin batetik hartu dituzte, oso adierazgarria dena eta eguneratua dagoena.
Horretarako, Delectatech eta BCC Innovation erakundeek Digital HORECA Profile (DHP) garatu dute, ostalaritza-establezimenduen heldutasun digitalaren maila ebaluatzeko neurketa-estandar bat. Zortzi ardatzeko amaraun-formako grafiko batean adierazten da, zeinetan digitalizazioak negozio horietan dituen esparru esanguratsuenak ebaluatzen baitira. Gainera, lokaletako eraldaketa digitala errazteko gidatzat erabil daiteke ostalaritza-sektorean. Lehen azterketa honetan, front-officeko lanekin erlazionatutako hiru ardatzak aztertu dira: markak online duen presentzia, onlineko kudeaketa eta komunikazioa, eta bezeroaren esperientziari buruzko zerbitzu digitalak. Sektoreko digitalizazioaren egoeraren diagnostiko erreala eskuratzea izan da helburua.
Begoña Rodríguez BCC Innovation-eko zuzendariak hau esan du: “Digitalizazioa garapenerako funtsezko tresna bihurtu da. Prozesuen eraginkortasuna hobetu dezake, negozio-arloak ezagutzeko eta erabaki informatuak hartzen laguntzeko. Txosten honi esker, Euskadiko digitalizazio-maila ezagutu ahal izango dugu, eta aurrera egiten lagunduko digu.”
Bestalde, Jose Peláezek, BCC Innovationeko eta LABe–Digital Gastronomy Lab-eko Berrikuntza Digitaleko arduradunak, nabarmendu duenez, txosten horrek “ostalaritzaren heldutasun digitalaren lehen diagnostiko masiboa jasotzen du, eta abiapuntu bat da ekintza espezifikoen ibilbide-mapa bat diseinatu eta inplementatzeko, tokiko sektorearen eraldaketa digitalean aurrera egin ahal izateko”.
Txostenaren aurkezpenaren ondoren, mahai-inguru bat egin da hurrengo parte hartzaileekin: Unai Andueza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia; Kino Martinez, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko idazkari nagusia; Ruben Baldomir, LABe Restaurant-eko Areto, Zerbitzu eta Bezeroarentzako Arretako arduraduna; eta Xabier Gorritxategi, ACEDEko koordinatzailea. Denek azpimarratu dute txosten honen garrantzia eta nabarmendu dute digitalizazioak eskaintzen dituen aukerak eta sektorearen egungo kudeaketa hobetzeko lan egiten jarraitzea ezinbestekoa dela. Izan ere, digitalizazioak establezimenduak trakzionatu eta negozioei laguntzen die, orain arte eskuz egiten ziren prozesuak indartu eta optimizatzeko aukera ematen baitute.
Txosteneko datu nagusiak
Euskadiko establezimenduen % 12,84k digitalizazio-maila altua du, Front-officeko lanekin erlazionatutako HORECA Profile Digitaleko hiru ardatzak aztertzen dituen lehen txosten honen arabera.
Gipuzkoa eraldaketa digitalaren buru da; establezimenduen % 13,16k digitalizazio-maila handia du. Haren atzetik datoz Bizkaia (% 12,85), eta, azkenik, Araba (% 11,98).
Markaren onlineko presentziaren azterketak erakutsi duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko establezimenduen % 40,08k webgunea du. Bezeroarekiko kudeaketari eta komunikazioari dagokionez, establezimenduen % 22,13 agertzen da Googleren lehen orrian, gainerako autonomia-erkidego guztien batezbestekoa baino puntu bat gutxiago. TripAdvisor-en agertzen diren eta Google Maps duten establezimenduen ehunekoa handia da (% 89,78), autonomia-erkidegoen batezbestekoa baino hiru puntu handiagoa; aitzitik, Google Maps-en eta Tripadvisor-en ere erregistratuta daudenak % 35,05 dira, batezbestekoa baino zazpi puntu gutxiago.
Erreserba digitalei dagokienez, % 5,96k horretarako aukera eskaintzen du (Gipuzkoan %6,62k, Bizkaian % 5,69k eta Araban % 5,38k). Establezimenduen % 18k wifi-zerbitzua eskaintzen die bezeroei (Araban % 20,52k, Gipuzkoan % 18,44k eta Bizkaian % 17,08k), establezimenduen % 12k karta digitala eskaintzen du, % 30k delivery-a du: % 6k ohiko kanalen bidez eta % 24k plataforma digitalen bitartez. Guztira, establezimenduen % 30k argitaratu du zerbitzu horietakoren bat Googlen.
Digitalizazio-maila aztertu da txostenean, kasuaren arabera handiagoa edo txikiagoa oro har digitalizatuago dauden beste sektore batzuen aldean (finantzen eta ikus-entzunezkoen sektorea, adibidez). Horretarako, establezimendu guztiak aztertzeko algoritmo batzuk erabili dira, HORECA sektoreko early adopter digitalak (digitalizazioaren alorreko erreferenteak ostalaritzaren sektorerako) aurkitzeko: hain zuzen, batezbestekotik gorako puntuazio digitala duten establezimenduak. Azterketari esker, ikusi da totalaren % 1,65 innovatora dela (gogotsuak), hau da, berrikuntza aplikatzen lehenak; early adopter edo irudikorrak (totalaren % 11,19) erreferenteak dira gainerako kontsumitzaileentzat; early majority edo pragmatikoek (% 29,38) berrikuntza ezartzen dute early adopterek onartu ondoren; eta late majority edo kontserbadoreek (totalaren % 52,42) itxaron egiten dute, eta merkatuko gehiengoak erabiltzen dutenean bereganatzen dute; eta laggard edo gerorako uzten dutenak (totalaren % 5,36) azkenak dira berrikuntza probatzen.
Txostena hemen deskargatu daiteke.