Muxumartin jatetxe donostiarrak bigarren saria lortu du gaur Madrid Fusionen ospatu den Espainiako Ostalaritza Elkartearen Pintxo eta Tapa Txapelketa Ofizialaren finalean.

Espainiako Ostalaritza Elkarteak antolatutako II Campeonato Oficial Hostelería de España – Tapas y Pintxos txapelketa gaur amaitu da IFEMA Madriden, Madrid Fusionen egoitzan. Atzo, finalerdia izan zen estatu osoko 31 lurralde ordezkatzen zituzten 32 establezimendurekin. Finalerdia bi zatitan banatu zen eta goizeko pasean epaimahaiak Muxumartin Jatetxeari finalerako txartela eman zion.

Muxumartin Jatetxeak 2. saria irabazi du “Txahal-ogitarteko prentsatua pikillo eta piparrekin” pintxoarekin. Diego Postigo Sanz sukaldariak “gure amonek piperrekin prestatzen zituzten txahal-ogitarteko tipikoaren Donostiako pintxo formatuko berrinterpretazio” moduan aurkeztu du.

Pintxo honekin “Pintxo Onena” kategoriako irabazlea izan zen joan den azaroan Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak antolatutako Gipuzkoako  III. Pintxo, Banderilla eta Miniaturazko Sukaldaritza Txapelketan. Espainiako Tapa eta Pintxo Txapelketan, Muxumartinen parte-hartzeak Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaritza Nagusiaren babesa izan du.

Sei elaborazioak aurkeztu ondoren, epaimahaiak Huescako Ansils Jatetxeko Iris Jordan Martin izendatu du garaile, “Uso-eskabletxeko bonboia” pintxoarekin.

Bigarren saria Donostiako Muxumartin jatetxeko Diego Postigo Sanzek irabazi du, “Txahal-ogitarteko prentsatua pikillo eta piparrekin” pintxoagatik.

Hirugarren saria ere Euskadin geratu da, “Mr. Rabbit” pintxoarekin, Bizkaiko Kobika jatetxeko Iñigo Kortabitarte Bilbao sukaldariak irabazi du.

Rosa Ana Murillo Rodriguez Turismoko Estatu Idazkariak banatu ditu sariak, eta nabarmendu du “gastronomia dela daukagun turismo-produkturik jasangarriena eta, gainera, desestazionalizatu eta dibertsifikatu egiten du lurralde osoan 365 egunez baitago presente”.

Bestalde, José Luis Yzuel Espainiako Ostalaritzako presidenteak finalisten maila altua nabarmendu nahi izan du, probintzietako elkarteak eta bakoitzaren lurraldeak bikain ordezkatu izanagatik.

Finalistak

  • Iñigo Kortabitarte Bilbao – Kobika Jatetxea: ‘Mr. Rabbit’– Bizkaiko Ostalaritza Elkartea
  • Gipuzkoa. Diego Postigo Sanz – Muxumartin jatetxea: “Txahal-ogitartekoa pikillo eta piparrekin” – Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea
  • Guadalajara. Carlos Gumiel González – Biosfera jatetxea: “Ogirik gabeko arkume-ogitartekoa” – Guadalajarako Probintziako Turismo eta Ostalaritza Federazioa
  • Huesca. Iris Jordán Martín – Ansils jatetxea: “Uso-eskabetxezko bonboia” – Huescako Ostalaritza eta Turismoko Enpresarien Elkarte Probintziala
  • Roberto Garrido Moreno – Majareta taberna: “Orein steak tartarea Gaztelako Zopazko Ninyo-Yakiarekin” – Toledoko Ostalaritza eta Turismo Enpresarien Elkarte Probintziala
  • David Fernández Piracés – Gratala Taberna Jatetxea: “Nire hiru txerritxoak” – Zaragozako Ostalaritza Enpresarien Federazioa