Gipuzkoako Ostalaritzak Atzerritartasunari buruzko tailerra egin du bere egoitzan bazkideentzat
Ostalaritzako lantaldeetan atzerritarren presentzia gero eta handiagoa da, eta askotan administrazioa eragozpen izan daiteke, kontratazio horiek egiteko aukerak eta bide zuzenak zein diren ondo ez jakiteagatik.
Horregatik, Clara Pérez Acostak, Atzerritartasun Bulegoaren Gipuzkoako koordinatzaileak, atzerritartasun arauak atzerriko langileak kontratatzeko eskaintzen dituen tresnei buruzko tailer oso bat eskaini du Elkartean.
Bertaratutakoek sakon eta modu praktikoan ezagutu ahal izan dituzte egungo atzerritartasun-arauak eskatzen dituen bideak, prozedurak eta tresnak. Kasu desberdinetako egoera posibleak, enpresek kudeatzen dituzten baimenak, eskakizunak edo dokumentazioa, besteak beste. Zorroztasunez ezagutu behar dira prozesu horiek behar bezala izapidetu ahal izateko.
Tresna horiek balioko dute establezimenduetako eskulan falta arintzeko behar diren ezagutzak xurgatzeko eta, batzuetan, ezagutzarik ezagatik, kontratazioa hain erraz lortzen ez duten pertsonei aukera emateko.