Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren babesarekin, 6 orduko prestakuntza-ikastaroa antolatu dugu: Sormena Pintxoetan.

Prestakuntza Diego Postigok emango du, Muxumartin jatetxeko sukaldariak. Gipuzkoako III. Pintxo, Banderilla eta Miniaturazko Sukaldaritza Txapelketako , Pintxo Onenaren saria irabazi zuen eta Espainiako Pintxo eta Tapa Txapelketako 2. Sailkatua izan zen.

 

Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen egoitzan (Almortza kalea, 2 – 20018, Donostia) izango da martxoaren 19an eta 21ean (asteartea eta osteguna) 10:00etatik 13:00etara. Formazioa 6 ordukoa da, 2 egunetan banatuta. Bi egunetan irakatsiko diren edukiak ezberdinak izango dira, beraz, izen-ematea bi egunetarako izango da.

 

Formazio honetan pintxoak sortzeko teknikak, konbinazioak eta tresnak ezagutuko dituzu, pintxoaren nortasuna mantenduz. Berritzea funtsezkoa da gurea bezalako sektore aldakor batean, eta gure nortasuna gordetzea da gure balio erantsi handiena; horregatik, ikastaro hau tradizioaren eta berrikuntzaren konbinazio perfektua da. Ezagutza eta ideia berriak eskuratuko dituzu eta zure sormena garatuko duzu, ikastitakoa zure establezimenduan aplikatu ahal izateko.

 

Plazak mugatuak dira. Interesatuta bazaude, erantzun mezu elektroniko honi parte-hartzailearen izen-abizenak, telefono-zenbakia, helbide elektronikoa eta establezimenduaren izena adieraziz.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 31 60 40 telefonora edo idatzi promociones@hosteleriagipuzkoa.com helbidera –  Raquel Olaizola.