Gipuzkoako bikaintasun gastronomikoak ez du atzera egiten eta horren erakusle da Gipuzkoak nazioartean duen izen eta ospe handia. Ez da soilik munduko txoko guztietatik datozen bisitarientzat erakargarria, gure gastronomiak etengabe jasotzen baititu aintzatespen eta gomendio adierazpenak.
Aurten bertan, Michelin Gidak Gipuzkoako 31 establezimendu jaso ditu. Michelin Izarrak dira mundo mailan gastronomiaren bikaintasuna saritzen duten adierazgarri nagusiak, baina markak ere baditu beste modu batzuk lan ona, profesionaltasuna eta dedikazioa aintzatesteko moduak. Horietako bat da Gida.
Gidak ohiko izen handiko jatetxeak ez direnak jasotzen ditu, ‘Gomendatutako Jatetxeak’ izeneko zerrenda batean. Miguel Pereda Michelin Experiences-eko zuzendari komertzialak Gidaren aurkezpenean azaldu zuen jatetxe hauek goi-mailako sukaldaritza duten establezimenduak direla azaldu zuen.
Gidan Gipuzkoako 31 jatetxe azaldu dira aurten, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeetan gehien jaso dituena izan da. Aurkezpenean, Rubén Casado CocaCola Europacific Partners-eko Negozio Garapenaren Zuzendariak azpimarratu zuen EAEn jatetxe on asko daudela, berrikuntza proposatu eta garai berrietara egokitzen den sukaldaritza nagusi dela gure lurraldeetan.
MICHELIN GIDAKO GIPUZKOAKO JATETXEAK:
- Agorregi (Donostia)
- Ama (Tolosa)
- Ana Mari (Irun)
- Bailara (Bidania)
- Bergara (Donostia)
- Beti-Jai Berria (Donostia)
- Bodegón Alejandro (Donostia)
- Casa 887 (Donostia)
- Casa Urola (Donostia)
- Da Filippo (Donostia)
- Galerna (Donostia)
- Ganbara (Donostia)
- Gran Sol (Hobdarribia)
- Hamarratz (Zumaia)
- Ikaitz (Donostia)
- Iñigo Lavado (Irun)
- Kabia (Zumarraga)
- Kaia Kaipe (Getaria)
- Laia (Hondarribia)
- Mirador de Ulia (Donostia)
- Muka (Donostia)
- Narru (Donostia)
- Rekondo (Donostia)
- Sukaldean By Aitor Santamaría (Donostia)
- Sutan (Hobdarribia)
- Tamboril (Donostia)
- Topa Sukalderia (Donostia)
- Txitxardin (Lasarte-Oria)
- Zelai Txiki (Donostia)
- Zelai Zabal (Oñati)
- Zezilionea (Olaberria)