Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur ireki du turismo-enpresen ekintzailetzarako eta digitalizaziorako dirulaguntzak eskatzeko epea. Eskaerak egiteko epea 2024ko maiatzaren 9an amaituko da. Laguntza horiek turismo-sektoreko enpresentzat dira, eta, zehazki, ostalaritzari dagokionez, ostatu-enpresentzat.
XEDEA: Zerbitzuen sorkuntza edota digitalizazioa, eta turismo-produktu berriak sustatzeko eta merkaturatzeko jarduerak
ONURADUNAK:
Norberaren konturako langile fisikoak edo autonomoak, eta10 langile baino gutxiagoko pertsona juridikoen eta mikroenpresenkasuan, forma juridikoa edozein dela ere, ostalaritzako jarduera hauetako bat dutenak:
- Hotelak
- Apartamentu turistikoak
- Kanpinak
- Nekazalturismoak, landetxeak eta aterpetxeak
- Etxebizitza turistikoak
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN GASTUAK:
- Lurraldean turisten mugimendua sortzen duten esperientzia turistiko berritzaile eta jasangarriak sustatzeko eta merkaturatzeko kanpainak.
- Sustapena edo merkaturatzea hobetuko duten tresna teknologikoak eta berrikuntza-proiektuak garatzeari buruzkoak.
Enpresa onuradun berrien kasuan (2023ko uztailaren 1etik 2024ko azaroaren 30era bitartean sortuak), honako hauek ere lagundu ahal izango dira diruz:
- Turismoa sustatzeko materiala diseinatzeko, maketatzeko eta itzultzeko gastuak.
- Enpresa eratzeko eta abian jartzeko gastuak.
DIRU-LAGUNTZA: 7.500 euro eta, enpresa sortu-berrien kasuan, 10.000 euro.
KONTAKTUA. Laguntza horiek eskatu nahi badituzu, Grupo CEI-k lagunduko dizu dirulaguntzaren prozesuarekin eta kudeaketarekin. Informazio gehiago nahi izanez gero edo prozesua hasteko, deitu 943 21 53 64 telefonora.