La Laurelek bertako pintxoen esperientzia gastronomikoa ekarri zuen atzo Donostiara
Atzo, apirilak 18, La Laureleko Ostalarien Elkarteko ordezkariek pintxo eta ardo izarrak ekarri zituzten Donostiara.
Laurel kaleak dituen 300 metro eskasetan dauden 80 ostalaritza-establezimenduren ordezkariek Donostia aukeratu dute esperientzia paregabe hau aurkezteko, pintxoei eta kultura gastronomikoaren defentsari esker bi hiriek duten loturagatik. “Errioxan gertatzen den bezala, pintxoak jatea Donostiako tradizio gastronomikoaren parte da, eta, beraz, leku ezin hobea da gure lurraren gastronomia, kultura eta izaera hurbila eta atsegina ezagutarazteko”, azaldu zuen Ricardo García Laurek Kaleko Ostalarien Elkarteko presidenteak.
Mikel Ubarrechena, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko presidentea, Alde Zaharrean dagoen la Casa de la Riojan ospatu zen ekitaldian izan zen. 120 lagunek baino gehiago izan zuten ekitaldiaz gozatzeko aukera, besteak beste, Logroñoko alkatea, Conrado Escobar eta Kultura, Turismo, Kirol eta Gazteria kontseilaria, José Luis Pérez eta Virginia Borges Turismo zuzendaria Errioxako Gobernuko Turismoko ordezkariak.
La Laurelen sustatze estrategiaren barruan, ekimen honen helburua Errioxako zaporeak eta produkturik onenak hiri ezberdinetara helaraztea da. Atzo, bertaratu ziren pertsona guztiak Laurel kalea bisitatzeko gogoz utzi zituzten bost pintxoak hauek izan ziren: “Lingote riojano”, “Alcachofa llena de fritada riojana con anchoas del Cantábrico”, “Fardelejo de cardo con Nuez de Pedroso”, “Pan de AOVE ECO de Alfaro con carne mechada y verduras de Calahorra”, eta postrerako “Milhojas costradas con caramelo de almendras, crema y nata”.
Zaporez betetako mokadu horiekin batera, Errioxako ardo onenak ekarri zituzten: ‘Excellens verdejo’, “Excellens Rosé”, maturanazko monobarietal bat, “Generación MC”, “Antea Fermentado en Barrica” eta “Gaudium”.
Gastronomia ona, pintxoekiko pasioa eta La Laurelen giroaren eta lanaren lagin txiki bat bildu zituen gaua izan zen.