Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak Donostiako Alde Zaharreko elkartekide guztiei deialdia egin die kea eta sua prebenitzearen eta antzematearen inguruko bilera batera.

Alde Zaharreko establezimenduetan kea eta sua prebenitzeari eta antzemateari buruz martxoaren 7an egin genuen bileran adostutakoaren arabera, Ekintza Plan bat egin dugu.

Plan hau Alde Zaharreko kide guztiei aurkeztu nahi dizuegu. Era berean, gaian aditua den profesional bat etorriko da, egoeraren azterketa egiteko moduari, jardunbide egokiei eta hauek gure establezimenduetan ezartzeko moduari buruzko argibideak ematera.

Ekintza Plan hau ahalik eta eraginkorrena eta osatuena izan dadin, lantalde espezifiko batekin ari gara elkarlanean. Udaleko Zeharkako Zerbitzuen Sailaren barruan sortu da lantaldea, Alde Zahar osoan arriskuak prebenitzeko. Planak auzoko establezimendu guztiei eragingo die (ostalaritza, merkataritza, elkarte gastronomikoak, etab.), baita bizilagunei ere.

Ekintza Planaren eta datozen hilabeteetako lan-ildoen puntu garrantzitsuenak azaltzeko eta sakontzeko, informazio-bilera batera deialdia egiten dizuegu. Bertan, gaiari buruzko informazio guztia emango dizuegu eta gaian aditua den pertsona bat entzun ahal izango duzue. Oso garrantzitsua da etortzea, guztion artean hobetzen jarraitzeko.

Bilerara etortzea errazteko, bi egunetan ospatuko da, gure egoitzan (Amortza Kalea, 2 – 20018 Donostia).

  • Astelehena, maiatzak 6, 17:00etatik 18:00etara
  • Asteartea, maiatzak 7, 17:00etatik 18:00etara

Bi deialdiek eduki berdina izango dute, batera etortzea nahikoa izango da.

EMAN IZENA HEMEN:

Edozein zalantza baduzu, jarri gurekin harremanetan.