Donostia Sustapenak gaur argitaratu ditu turismo aisiaren sektorekok proiektuen digitalizaziorako dirulaguntzak

Donostia Sustapenak gaur argitaratu du turismo aisiaren sektorekok proiektuen digitalizaziorako dirulaguntza.

Eskaerak egiteko epea bihar hasiko da eta 2024ko irailaren 30ean amaituko da.

XEDEA: Turismo aisiaren sektoreko proiektuei lotutako gastu estrategikoen inbertsioa laguntzea, proiektu horiek digitalizatzeko, sektorearen lehiakortasuna hirian bertan, baita estatuko zein nazioarteko posizionamendua ere hobetzeko helburuarekin.

ONURADUNAK: Lantokia eta jarduera ekonomikoa Donostian daukaten enpresak.

DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN GASTUAK:

  • Turismo aisiaren sektoreari lotutako erakunde edota proiektuen eraldaketa digitala eta aldaketa teknologikoa, aholkularitza gastuak eta hardwarea eta softwarea eskuratzeko inbertsioak barne.
  • Proiektuarekin zerikusia duen pertsonalaren prestakuntza espezializatua, proiektua martxan jartzeari eta erabiltzeari lotutako gaietan, prestakuntza gastuak eta aholkularitza espezializatuaren gastuak barne.
  • Jabetza intelektuala, aholkularitza gastuak zein patentea lortzeko gastuak barne.
  • Produktu berriak eta zerbitzu digitalak diseinatzea, aholkularitza gastuak zein garapen gastuak barne.
  • Diruz laguntzen den proiektuaren marketina eta komunikazioa, aholkularitza gastuak eta beharrezko euskarriei lotutakoak barne, betiere formatu digitalean badaude.
  •  

DIRU-LAGUNTZA: Gehienez 20.000€ laguntzaren intentsitatea % 70 izanik (+ % 10 enpresa txiki eta mikroenpresen kasuan).

Laguntza horiek eskatu nahi badituzu, Grupo CEI-k lagunduko dizu dirulaguntzaren prozesuarekin eta kudeaketarekin. Informazio gehiago nahi izanez gero edo prozesua hasteko, deitu 943 21 53 64 telefonora.

Informazio guztia gure webguneko ‘Diru-laguntzak’ atalean dago. Donostia Sustapenaren webgunean ere.

Begiratu oinarriak hemen: