Eskuragarri dago LANHITZen dirulaguntza eskatzeko epea 2024ko uztailaren 8ra arte

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sustatutako Lanhitz dirulaguntzaren helburua EAEko sektore pribatuko lantokietan (Euskal Autonomia Erkidegoa) euskararen erabilera eta presentzia areagotzea da, eta gaurtik aurtengo uztailaren 8ra bitartean eska daiteke. Lantokia eta jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona guztiek izango dute eskaera egiteko aukera.

Dirulaguntzak egoera eta premia zehatzen arabera emango dira, eta 4 taldetan banatuko dira.

1. taldea: ekintza solteak (enpresak euskara-planik ez badu)

    • Gehienez, 6.000 €
    • % 20ko autofinantzaketa
    • Talde horri dagokion laguntza jaso dezakezu 5 urtez

 

2. taldea: Diagnostikoa eta euskara-plana + ekintza solteak (enpresak euskara-planik ez badu)

    • Gehienez, 14.000 €
    • % 20ko autofinantzaketa
    • Talde honi dagokion laguntza behin bakarrik jaso dezakezu

 

3. taldea: Urteko kudeaketa-plana (enpresak euskara-planik badu)

    • 12 urtez, gehienez, 35.000 €
    • 12-18 urte, gehienez 25.000 €
    • % 40ko autofinantzaket
    • Talde horri dagokion laguntza 18 urtez jaso dezakezu.

 

4. taldea: Proiektu estrategikoa (enpresak euskara-planik badu)

    • 12 urtez, gehienez, 35.000 €
    • 12-18 urte, gehienez 25.000 €
    • % 40ko autofinantzaketa
    • Talde horri dagokion laguntza 3 urtez jaso dezakezu; berriro eskatu ahal izateko, BIKAINn ebaluatu behar da.

 

Laguntza horiek eskatu nahi badituzu, CEI Taldeak lagunduko dizu dirulaguntzaren prozesuarekin eta kudeaketarekin. Informazio gehiago nahi izanez gero edo prozesua hasteko, deitu 943 21 53 64 telefonora edo idatzi subvenciones@grupocei.net helbidera.