Dagoeneko eskuragarri dago Donostiako Sustapenak sustatzen duen enpresa berriak sortzeko dirulaguntza. Eskaerak egiteko epea 2024ko uztailaren 8tik abenduaren 31ra arte egongo da zabalik.
Donostiako hirian sortutako enpresa berriei laguntza ematea helburu duen laguntzak 10.000 euro eskaintzen ditu kalean bertan lokal komertziala duten enpresa berrientzat, eta 5.100 euro kalean bertan lokal komertzialik ez duten enpresa berrientzat.
Dirulaguntzaren onuradunak 2024an sortutako enpresak izango dira, baldin eta egoitza fiskala Donostian badute eta, gutxienez, Gizarte Segurantzan beste alta bat sortu badute. Honako hau da eskaera egiteko baldintzen zerrenda:
- Laguntzaren xede den jardueraren eta lantokiaren helbide fiskala Donostiako udalerrian egotea.
- Enpresaren sorrera eta hasierako alta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean gertatzea, bi egun horiek barne.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan ez matrikulatzea jarduera berean edo antzekoan, laguntza eskatzen duen enpresa sortu aurreko sei hilabeteetan.
- Aurreko enpresa baten forma juridikoa aldatze hutsetik sortutako enpresa berriak ez izatea.
- 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean gutxienez alta berri bat gertatzea Gizarte Segurantzan. Eta lehenengo urtean iraun behar du. (Autonomoen alta, araubide orokorra edo langile baten kontratazio mugagabea)
- Laguntza lortu nahi duen enpresa eratu aurretik, bazkideren batek Donostiako Sustapenak aldian-aldian eskaintzen dituen prestakuntza-saioak egin izana edo enpresa-plan bat izatea.