2025eko urtarrilean, indarrean sartuko da Elikagaien Galerak eta Xahutzeak Prebenitzeko Lege berria, eta horrek betebehar garrantzitsuak ezarriko dizkio ostalaritza-sektoreari. Profesionalek egoera berri honetara egokitzeko beharrezko tresnak eskuratzeko helburuarekin, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Saila, Impact Hub Donostiarekin lankidetzan, HORECA sektoreko Jasangarritasunari buruzko Jardunaldi Teknikoa antolatu dute.

🗓 Data: abenduaren 9a
Ordua: 9:00etan
📍 Lekua: Hotel Arima (Miramon Pasealekua 162, Donostia)

Zergatik parte hartu?

Jardunaldia diseinatuta dago lege berri honetara egokitzeko beharrezko ezagutzak eta tresnak eskaintzeko, eta sektorean praktika jasangarriak sustatzeko.

Jardunaldiaren egitaraua

9:00 – Ongi etorri eta akreditazioak
9:15 – Jardunaldiaren aurkezpena

  • J. Ignacio Asensio, Jasangarritasun diputatua
  • Kino Martínez, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko idazkari nagusia

9:30 – Lege-marko berrira egokitzeko gakoak

  • Giovanni Pitorri, jasangarritasun-aditua

11:15 – Aperitiboa

11:45 – Gipuzkoako HORECA sektorean praktika jasangarri onen aurkezpena

  • InJars: Erika Donázar eta Batirtze Pérez
  • Sukaldeko Ekoizpen Jasangarriaren Sistema: Ibon Leunda (Gronx Zurriola)
  • Gourmet Bag: Borja Esnal (Impact Hub Donostia)

12:30 – Mahai-ingurua: Zer egin dezakegu lege-marko berrira egokitzeko?

  • Mónica Pedreira, Trantsizio Ekologikoko zuzendaria
  • Kino Martínez, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko idazkari nagusia
  • Giovanni Pitorri, HORECA Sustainability Solutions

13:15 – Jardunaldiaren laburpen grafikoaren aurkezpena
13:25 – Jardunaldiaren agurra eta itxiera
13:30 – Jardunaldiaren amaiera

Eman izena orain!

Ez galdu HORECA sektorearen etorkizunerako garrantzitsua den ekitaldi honetan parte hartzeko aukera.

  • 00Días
  • 00Horas
  • 00Minutos
  • 00Segundos