Arlo honetan abokatu laboralista bat eta zuzenbide zibilean eta administratiboan aditua den abokatu bat daude. Kontsulta juridikoak telefonoz edo aurrez aurre egin ahal izango dira, betiere aldez aurretik hitzordua eskatuta. Kontsulta horiek doakoak izango dira elkartekideentzat. Enpresaburuak zerbitzu horretako letraduen azterketa edo/eta esku-hartzeren bat egin behar badu edozein erakunde edo justizia-administrazioren aurrean, letraduen ordainsarien gaineko % 25eko deskontua izango du.
Negozioaren aholkularitza juridiko orokorra.
Aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboaren testuari eta sektoreari eragiten dion araudiari buruzko kontsultak eta argibideak.
Langileen ohartarazpenak, zehapenak eta kaleratzeak.
Bazkideak ordezkatzea eta defendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Arloko Epaitegietan eta Auzitegi Nagusian.
Errentamendu-, eskualdatze-, lagapen- eta salerosketa-kontratuak aztertzea eta prestatzea.
Lan-kontratuei, kontratu zibilei eta merkataritza-kontratuei buruzko aholkularitza.
Administrazio-errekurtsoak, deskargu-agiriak eta administrazio-zehapen edo -ukapenen aurkako alegazio-orriak (osasuna, kontsumoa, ordutegiak, terrazak, jolas-makinak, jarduera-lizentzia, titulartasun-aldaketa, edukiera, zaratak).
Datu pertsonalak babesteari buruzko aholkularitza eta kontsumitzaileen arloko erreklamazioak.
Zerbitzua astelehenetik ostiralera egongo da eskuragarri, 9:00etatik 17:00etara, aldez aurretik hitzordua eskatuta, eta horretarako Elkarteari deitu behar zaio.