Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea
1977
Fundazioa
Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea (Gipuzkoako Ostalaritza) Donostian sortu zen 1977ko azaroaren 13an, 19/1977 Legearen babespean. 1983an, Gipuzkoako ostalaritzako establezimenduen gehiengoa ordezkatzen zuen, eta mila elkartekide izatera iritsi zen urte horren amaieran.
1989-1990
Zerbitzu berriak
1989-1990 urteetan, elkartekideen eskariari erantzunez, elkartearen ordura arteko jarduerari lan-arloko aholkularitza, juridikoa, kontabilitatekoa eta fiskala gehitu zitzaizkion.
1990-2000
Izen berria
90eko hamarkada amaieran, gaur egungo "Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea" izena hartu zuen elkarteak, eta Espainiako Ostalaritza Federazioaren barruan erreferentzia bilakatu zen. Egun, federazioko kide da.
2007
Egoitza berria
2007an inauguratutako Elkartearen egoitza sozial berriak instalazio berrienak ditu, besteak beste, erabilera anitzeko aretoak, auditorioa eta aparkaleku pribatua.
2012
Congreso Nacional de Hostelería
2012an, FEHR-ek Ostalaritzako XIV. Kongresu Nazionala antolatzeko enkargua egin zion Gipuzkoako Ostalaritzari; hain zuzen, sektore barruko kongresu onena bezala jotzen da ekitaldia.