Zure kudeaketa-softwarea aldatzea pentsatzen ari zara? Hau interesatzen zaizu!

GESBOX-EN ESKUTIK OSTALARITZARAKO NERON KUDEAKETA-SOFTWAREAREN AURKEZPEN JARDUNALDIA

Donostiako Sustapenaren laguntzarekin, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak jardunaldi bat antolatu du GESBOXek eskaintzen duen NERON ostalaritzarako kudeaketa softwarea ezagutarazteko. Jardunaldi hau asteazkenean, irailaren 13an, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen egoitzan (Almortza, 2) ospatuko da 10:00etatik 11:00etara.

Zer da NERON?

  • Ostalaritzarako garatutako Windowserako sistema informatiko bat da.
  • Merkatuko beste sistema batzuen ordezko sistema bat da.

NERONen bidez, salmentak, kutxa, biltegia, erosketak eta zerbitzariak hainbat moduluaren bidez kudeatu ahal izango dituzu.

Jardunaldiaren edukia

  • NERON sistemaren aurkezpena
  • Beste sistema batzuetatik migrazioa
  • Sukaldeko inprimagailu batekin, komanderoekin eta abarrekin egindako instalazio baten erakustaldi praktikoa
  • Mantentze-lanen zerbitzua eta kostuak
  • Beste erabilgarritasun batzuk: inbentarioen kudeaketa, marjinen kudeaketa eta negozioaren errentagarritasunak.