Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak, Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak eta SEA Ostalaritzak pasa den urriaren 2an aurkeztu zuten Euskadiko Jatetxe arloko zerbitzuen 2. txapelketa. Txapelketaren helburuajatetxeetako aretoko zerbitzuaren garrantzia nabarmenduz eta adieraziz, ostalaritzako establezimenduen kalitatea eta profesionaltasuna sustatzea eta saritzea da eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren babesarekin antolatu dute beste urte batez.
Aurkezpen prentsaurrekoan Aroa Jilete Gozález Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritzako Zuzendariak jatetxeetako zerbitzuko profesionalen lanari behar duen aintzatespena ematearen garrantzia nabarmendu du.
Gainera, Kino Martinez Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko Idazkari Nagusiak adierazi du Euskadi mundu mailako gastronomia-jomuga premium bat dela eta gure sukaldaritza, dagoeneko aintzatetsia dela, baina zerbitzuaren kalitatea goraipatu behar dugula.
Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzaren kolaborazioa eskertu du, bai eta CEBANC goi-mailako eskolaren laguntza teknikoa ere.
Hala nola, lehenengo edizioaren bideo bat arukeztu du, bertan Ana María Sánchez eta Andrea Ramírez de la Peciña agertzen dira, aurreko edizioko txapeldunak. Gasteizko Mano Lenta jatetxea ordezkatzen, 2022ko garaileak izan ziren.
Denek Euskadi osoko establezimendu guztiei deialdia luzatu diete, txapelketan parte har dezaten.
Izen ematea irekia egongo da urriaren 23ra arte eta esteka honen bidez egin beharko da, edo, bestela, izen-emate fitxa betez eta establezimendu bakoitzari dagokion elkartearen korreo elektronikora bidaliz:
- Araba: hosteleria@sea.es
- Bizkaia: promociones@asociacionhosteleria.com
- Gipuzkoa: promociones@hosteleriagipuzkoa.com
Urriaren 30ean izena eman duten establezimenduek zerbitzuaren ezagutzari buruzko online proba teoriko bat egingo dute. Lehenengo fasera lurralde historiko bakoitzeko 10 establezimendu pasako dira, proba teorikoaren emaitzen arabera.
Bigarren fasean gehienez lurralde bakoitzeko 10 establezimenduk hartuko dute parte eta bakoitzetik 3 pasako dira finalera. Aukeraketa hau epaimahaiak egingo dituen isilpeko bisita teknikoen emaitzaren araberakoa izango da.
Finala azaroaren 14ean ospatuko da CEBANC goi-mailako eskolan. Jatetxe arloko zerbitzuarekin zerikusia duten 5 proba epaituko dira.
Txapelketako lehen saria 2.000€-koa izango da, eta bigarrena 1.000€-koa. Gainera, parte hartzaile guztien artean, 3 Michelin izardun Akelarre jatetxean 2 lagunentzat otordu bat zozkatuko da.
Txapelketa hau establezimenduek zerbitzuaren kalitatearekin duten konpromisoa erakusteko aukera paregabea da. Har ezazu parte!
Informazio gehiagorako:
Araba: Clarice Benitez – hosteleria@sea.es
Bizkaia: Ana Mielgo – promociones@asociacionhosteleria.com
Gipuzkoa: Ane Ruiz – promociones@hosteleriagipuzkoa.com