TEDUKA Formazioa Turistikoa aholkularitza-enpresak prestakuntza emango du datorren asteazkenean, azaroaren 22an, Upselling eta Revenue Management enpresetan ostatuetarako. Prestakuntza Gipuzkoako Ostalaritzaren Donostiako elkartean izango da, 16: 00etatik 18: 00etara.
Zehazki honako kontzeptu hauek landuko dituzu, modu erabat praktikoan:
- Upselling edo ancillary revenue estrategia – Pablo Torres, Tedukako zuzendariaren eskutik
Upselling-a bezeroei euren egonaldia hobetzeko helburuarekin, aparteko kargu baten truke, balio handiagoko zerbitzu edo osagarriak eskaintzea da. Formazioan aholku praktikoak emango dizkizute, zure langileak salmentaren ekinean has daitezen.
- Revenue management operative – Chema Herrero Bedsrevenue-ko CEOa
Nola atera etekin handiena zure salmentari, revenue management estrategia bat inplementatuz. Estrategia honek negozioaren iraunkortasuna erraztuko dizu segmentazio eta kanal egokiak erabiliz gero.
Ez galdu aurrera egiteko eta zure negozioa hobetzen ikasteko aukera. Eman izena!
Izen-ematea: https://forms.gle/ygyeFJrwdteBrpbC9