Ostalaritzak, Gipuzkoan oso errotuta dagoen sektoreak, bere lehiakortasunerako mehatxu izan daitezkeen zenbait faktoreri aurre egin behar die gaur egun. Kontsumo-ohituren aldaketei talentua erakartzeko zailtasuna gehitu behar zaie, marjinak estutu egin dira energiaren eta lehengaien kostuak handitu direlako, ingurumen-araudietara egokitu direlako edo sukaldaritza eta zerbitzu mota berriak ugaritu direlako. Egoera horren ondorioz, Gipuzkoako ostalaritzak irtenbide berriak aurkitu behar ditu, bere lehiakortasuna handitzeko.

Errealitate berri horretara egokitzeko, Gipuzkoako Ostalaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, Elikaduraren Euskal Klusterrarekin eta BCC Innovation-ekin kolaboratu egin du GastroFood proiektuan, berrikuntzaren eta elikagai berrien sektorearen barruan lankidetza-bideak aztertzeko helburuarekin.

GastroFoodek elkarlanerako eta lanerako espazioak sortzen ditu ostalaritza-sektorearen eta elikadura-berrikuntzaren munduko eragile aurreratuenen artean, hau da, ikerketa-zentroen eta enpresa-sektorearen artean. Eragile horien arteko lankidetza-oinarriak ostalaritza-sektoreko kontsumo-joera berrien ezagutzatik eta teknologiaren aurrerapenetatik eta elikagai berrien garapenetik abiatzen dira.

Proiektu honen azken helburua GASTROFOOD proiektuan inplikatutako estamentu guztien gaitasunak ezagutzea da, elikadura-sektoreari lagunduko dioten soluzio, tresna edo zerbitzu berriak eskaintzeko, bai elikagaien banaketa-kanalean, bai HORECA kanalean. Lan hori egiteko, euskal herritarren kontsumo-ohituren azterketa bat garatu da, eta, beste emaitza batzuen artean, baliozko informazio hau eman du:

SEKTOREAREN DIAGNOSTIKOA

Gipuzkoa nabarmentzen da okupazio-errendimendua Euskadi osokoa baino handiagoa izateagatik ostalaritza-establezimendu mota gehienetan; salbuespen bakarra kopa-tabernak dira.

Ildo horretan, bai astegunetan, bai asteburuetan, Gipuzkoako establezimenduek EAEko batez bestekoa baino okupazio handiagoa dute egunez, eta gaua da, aldiz, kontsumo horren azpitik dauden une bakarra. Eta, produktuari dagokionez, pintxoak taberna eta jatetxeetako erregea izaten jarraitzen du.

KONTSUMO OHITURA BERRIAK

Azterlanaren emaitzek euskal herritarrak kontsumitzaile aktibo eta gustu heterogeneokoak direla erakusten dute. Batez beste, 6 establezimendu mota bisitatu zituzten kontsultaren aurreko hiru hilabeteetan.

Horietatik guztietatik, jatetxe tradizionalak eta pintxo-tabernak dira herritarrek gehien bisitatzen eta gogokoen dituztenak. Aldeak daude gazteen (18-44 urte) eta seniorren (55 urtetik gorakoak) artean.

Taberna eta jatetxe tradizionaletara joaten dira:

                • gazteen % 53

                • adinekoen % 71.

                • Hanburgeserietara, pizzerietara, jatetxe etnikoetara:

                • gazteen % 40 baino gehiago

                • adinekoen % 20 baino gutxiago

APROBETXATU BEHARREKO JOERAK ESTA AUKERAK

Joera horiek sakonki ezagutzeko, GastroFooden esparruan azterlan bat egin da, garrantzitsuenak bildu eta bost talde handitan banatzen dituena.

  • Iraunkortasuna

Sasoiko eta 0 kilometroko produktuak biltzen dituen karta

Elikagai-hondakinak minimizatzea eta ingurumena errespetatzen duten ontziak aukeratzea take away-rako eta janariaren soberakinak etxera eramateko

  • Kontsumitzailearen egokitasuna

Sukaldea errazten duten formatuak, fokua bi alderditan jarrita: osasuna eta iraunkortasuna.

Tokiko sukaldaritza-soluzioak, kontsumitzeko prest eta ontzi jasangarriekin.

  • Elikadura osasungarria

Free mundua (azukrerik gabe, glutenik gabe, laktosarik gabe, etab.)

Veggie mugimenduaren adarrak

  • Esperientzia gastronomikoak

Entretenimendua eta gastronomia uztartzea

Bezeroen bi profil desberdin: zentzumen-esperientzia paregabeen ikusgarritasuna bilatzen dutenak eta errezeta tradizionalenetara itzultzearen alde daudenak

  • Soluzio teknologikoak

Bezeroaren profil genetikoan oinarritutako kartak egiteko aukera ematen duen adimen artifizialetik hasi eta langileekin batera lan egiten duten robot kolaboratzaileetaraino, lan astun eta errepikakorretatik askatuz eta produktibitatea areagotuz.