Elkartearen erronka haundienetako bat irudikatzen du.

Berezko oferta planak, Lanbide, Ostalaritzako Espainiar Federazioa eta Enpleguan Formakuntzarako, Estatu Fundaziorako funtsak kudeatzen ditugu.

Prestakuntzaren bi arlotan eskaintzen dira laguntzak: etengabeko prestakuntza eta prestakuntza okupazionala. Arlo honetan, halaber, Gizarte Segurantzaren kotizazioetatik eratorritako prestakuntzarako hobariak kudeatzen dira (kreditu bidezko prestakuntza).

Sail desberdinetako formakuntza katalogo haundi bat sektorearen esanetara jartzen dugu (sukaldaritza, gela, barra, Kudeaketa, Hizkuntzak, etb…)

Informazio gehiago nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezkete, Cei Formación-Prestakuntza: 943 43 12 53.

Gizarte Segurantzako Hobari-sistema

Beren langileei prestakuntza eskaintzen dieten enpresek prestakuntzan egindako inbertsioak guztiz edo partzialki, berreskuratzea ahalbidetzen du, Gizarte Segurantzako kotizazio buletinetako hobariak aplikatuz.

Zein laguntza eskura ditzake enpresak bere langileei prestakuntza eskaintzeko?

Enpresak kendu dezakeen zenbatekoa (Etengabeko prestakuntzaren kreditua) ezagutzeko, enpresak aurreko urte naturalean zehar prestakuntza profesionala eskaintzen erabilitako zenbatekoari, batez besteko langileen arabera finkatutako portzentajea aplikatu behar zaio. Portzentaje horiek urtero zehazten dira. Honako hauek dira onetsitako azkenak:

Langile kopurua Laguntzaren zenbatekoa
1 eta 9 langile bitartean
100%
10 eta 49 langile bitartean
75%
50 eta 249 langile bitartean
60%
250 langiletik gora
50%

Langile 1 eta 5 bitartean dituzten enpresen kasuan, enpresa bakoitzeko 420€-ko gutxieneko kreditua ezartzen da urtero.
Enpresa sortu berriei eta lan-zentro berriak irekitzeko, berriz, langile bakoitzeko 65€ emango zaizkie batez beste. Partaide eta prestakuntza-ordu bakoitzeko gehienezko kostu bat dago.

Presentziala

Oinarrizko maila: 9 €/o
Maila ertaina-goi maila: 13 €/o

Teleprestakuntza

7,5 €/o

Mistoa

Aurreko moduluak modalitate bakoitzaren ordu kopuruaren arabera aplikatuko dira.

Prestakuntzaren formula honi buruzko xehetasunen berri izateko, Cei Formación-Prestakuntzako Tamara Canorekin harremanetan jar zaitezkete 943 43 12 53 telefonoan.