Loading Events

Eguna eta ordua

  • 10 November 2024
  • 00:00 - 23:59

Kokapena

  • Darío de Regoyos
    Donostia, GIPUZKOA 20018 Spain

Behobia-Donostia bere energia guztiarekin itzuli da, eta, edizio guztietan bezala, milaka pertsona gure hirira, jatetxeetara eta tabernetara hurbiltzea lortuko du. Badakizuen bezala, datorren azaroaren 10ean, igandea, Behobia-Donostia lasterketaren 58. edizioa ospatuko da. Era berean, ezingo litzateke horrelako ekitaldirik egin boluntarioen eskuzabaltasun eta lanik gabe, karrera urtetik urtera handiagoa baita, eta beti da ongietorria beste esku pare baten laguntza.

Boluntarioei beraien lana eskertzeko, urtero bezala, CD Fortunak boluntarioen festa ospatuko du, eta Donostiako jatetxeetan otorduak zozketatzea gustatuko litzaioke. Horregatik jartzen gara zurekin harremanetan, zuen kolaborazioa eskatzeko eta zuen establezimenduetan otorduaren bat eskaintzeko eskatzeko, aletxoa jarri duten pertsona guztien artean zozketatzeko.
Boluntarioen eta antolakuntzaren esker onaz gain, zuen jatetxearen izen ona areagotzea lortuko duzue, establezimenduaren izena behin baino gehiagotan mikrofonotik aipatuko baitute festan zehar eta gure aldizkarian Behobia-Donostia lasterketari buruz egingo dugun erreportaje berezian ere aipatuko baitugulako.

Otorduren bat eskaintzeko jarri zaitez gurekin harremanetan, azaroaren 10a baino lehen, e-mail bidez (promociones@hosteleriagipuzkoa.com) edo elkartera deituz (943 31 60 40-Ane Ruiz).

Aldez aurretik, mila esker.
Anima zaitez laguntzera!

Harremanetarako datuak