- Antolatzailea Asociación de Empresarios de Hostelería de Gipuzkoa
- Telefonoa 943 31 60 40
- Email: aehg@hosteleriagipuzkoa.com
2025eko urtarrilean, indarrean sartuko da Elikagaien Galerak eta Xahutzeak Prebenitzeko Lege berria, eta horrek betebehar garrantzitsuak ezarriko dizkio ostalaritza-sektoreari. Profesionalek egoera berri honetara egokitzeko beharrezko tresnak eskuratzeko helburuarekin, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Saila, Impact Hub Donostiarekin lankidetzan, HORECA sektoreko Jasangarritasunari buruzko Jardunaldi Teknikoa antolatu dute.
🗓 Data: abenduaren 9a
⏰ Ordua: 9:00etan
📍 Lekua: Hotel Arima (Miramon Pasealekua 162, Donostia)
Jardunaldia diseinatuta dago lege berri honetara egokitzeko beharrezko ezagutzak eta tresnak eskaintzeko, eta sektorean praktika jasangarriak sustatzeko.
9:00 – Ongi etorri eta akreditazioak
9:15 – Jardunaldiaren aurkezpena
9:30 – Lege-marko berrira egokitzeko gakoak
11:15 – Aperitiboa
11:45 – Gipuzkoako HORECA sektorean praktika jasangarri onen aurkezpena
12:30 – Mahai-ingurua: Zer egin dezakegu lege-marko berrira egokitzeko?
13:15 – Jardunaldiaren laburpen grafikoaren aurkezpena
13:25 – Jardunaldiaren agurra eta itxiera
13:30 – Jardunaldiaren amaiera