Ostalaritzako enpresaburuei zerbitzu integrala eta esklusiboa emateko asmoz, Elkarteak bi espezialistaren aholkularitza osoa eskaintzen du. Hainbat gai orokorretarako laguntza eta jarraipena ematen da, eta gaur egungo Ostalaritzako enpresaburu batek izaten dituen zalantza ohikoenak argitzen dira, negozioa abiarazteko unean sortutakoak zein arau-eguneraketei, erreformei edo informazio orokorrari buruz, besteak beste.
Departamentu honek negozioa abian jartzeko orduan zuri laguntza emateaz arduratuko da, eta prozesu honi lotutako izapidetze burokratiko konplexuak saihestuko dizkizu. Era berean, kudeaketa guztietarako behar dituzun formularioak eta inprimakiak eskuratu ahal izango dituzu.
Negozio bati alta eta baja ematea
Titulartasun aldaketak
Turismo erroldetan alta eta baja ematea
Autonomoetan altak eta bajak (JEZ, 036 zentsu-aitorpenak) Ogasunean eta Gizarte Segurantzan.
Jarduera-baimenak
Pentsio-eskaerak
Aldi baterako ezintasuna edo ezintasun iraunkorraren (erretiroak) izapideak