Zenbait araudik eragina dute gure sektorean eta mota desberdinetako aseguruak kontratatzera behartzen gaituzte; gehienak, erantzukizun zibilekoak eta istripuei lotutakoak dira. Elkarteak gai honen inguruko laguntza teknikoa eskainiko dizu Nahia 21 aseguru-artekaritzaren bidez. Elkartekideari aholkularitza ematen dio eta asegurua kontratatzeko zenbait aukera eskaintzen ditu beti, bata bestearekin alderatzeko proposamen ekonomikoak aurkeztuz.
Nahia 21 artekaritzaren bidez Gipuzkoako Ostalaritzak eskaintzen duen zerbitzua, halaber, izaera pertsonaleko aseguruei aplikatzen zaie, eta baita elkartekidearen ondare partikularraren kalteei lotutakoei ere. Kudeatzen diren aseguruen artean, honako hauek nabarmendu daitezke: