Sustapen eta Ekitaldi Departamentuak ostalaritza sustatzea du helburu, Gipuzkoako nortasun-zigilu gisa. Erakunde eta enpresekiko harremanen eta akordioen bidez, ekintzak, prestakuntza eta hainbat motatako ekitaldiak egiten ditugu, gure gastronomia, ostatua eta zerbitzua hobetzeko eta bultzatzeko.
Pintxoaren tradizioari eustea, gure sukaldaritzaren eta produktuen benetakotasunari balioa ematea edo digitalizazioaren eta iraunkortasunaren azken joeren berri izatea dira sail hau mugitzen duten helburuak. Azken batean, kontsumitzailearentzat zein gure bazkideentzat esperientzia hobea sortzea.